Mendi irteerak

Ikasleek Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen irteeretan parte har dezakete.

Informazio orokorra:

LHko 4., 5. eta 6. mailakoei eta DBHko ikasleei irekia. Irteeretan parte hartzea doakoa da. Igandetan izaten dira, jardunaldi mikologikoena kenduta (larunbatean izaten da). Ez da derrigorrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke. 6 irteera eginez gero, domina irabazten dute umeek, eta Arrateko Finalista Egunean jasotzen dute.

Ohar praktikoak:

Ordutegia; 08:15ean Ego Gainen, eta itzulera 14:00etan toki berean.

Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeretarako autobusa egoten da. Autobusean lekua baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.

Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta arropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.

Izen-ematea ikasturte hasieran egiten da, baina irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman beharko da izena.

Guraso arduradunak:

Mendi-irteera bakoitzean hainbat guraso joaten dira arduradun moduan. Umeei lagundu eta beren ardura izaten dute guraso horiek.

2018-2019-ko mendi irteeren egutegia

  • Urriak 6, larunbata: Perretxikotara! (Jardunaldi Mikologikoak)
  • Urriak 21, igandea: Finalista Eguna. Billabonan.
  • Azaroak 11, igandea: Arrasate (Udala), TELLAMENDI, Aramaio
  • Abenduak 9, igandea: Zumarraga (San Kristobal), SAMIÑO, Azkoitia
  • Urtarrilak 20, igandea: Deba-Saturraran
  • Otsailak 10, igandea: Oñati (Arantzazu), ENAITZ, Arantzazu
  • Martxoak 10, igandea: Ibilaldi neurtua: Eibar
  • Martxoak 31, igandea: PR-Gi 131
  • Apirilak 14, igandea: Tolosa (Urkizu), ERNIOZABAL, Iturburu
  • Maiatzak 19, igandea: Lizarrusti, SARASTARRI, Aia
  • Ekainak 2, igandea: Eibarko Finalista Eguna.