Batxilergo artistikoko ikasleak Bilbon

Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu dute Batxilergo artistikoko 2. mailako ikasleek. Ignacio Zuloagaren lanetatik bisita gidatua egiteaz gainera, Zubiaurre anaien argazkiak eta Kirmen Uriberen eskutik antolatutako ABC erakusketak ere bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Arte Ederren Museoa1Arte Ederren Museoa2Arte Ederren Museoa3

Eskola Publikoaren jaia ospatuko da igandean Errenterian

Datorren igandean, ekainak 2, 28. Euskal Eskola publikoaren jaia hartuko du Errenteriak, “Makina bat taupada” goiburu hartuta. Egitaraua sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da goizeko 11:00etatik aurrera: tailerrak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, musika-ikuskizunak, txotxongiloak…

Kartela 2

Egitarau osoa ondoko lotura honetan duzue.

Eskola Publikoaren Jaia 2019 egitaraua

Eibar BHI-k bat egingo du Korrikarekin

Datorren larunbatean, apirilaren 13an, pasatuko da Korrika Eibartik, eta herriko beste eragile, erakunde eta norbanako askok bezala, Eibar BHI ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak ere bat egingo dute euskararen aldeko jai handiarekin.

Arratsaldeko 15:15 inguru ailegatuko da Eibarrera Azitaindik. Eibar BHI-k Orbea kiroldegi parean hartuko du lekukoa eta Urkizuko Eroskiraino eramango dute 4 ikaslek: DBH-4ko Maddi Tejada eta Irune Moyak, DBH-2ko Mohamed Touimik eta DBH-1eko Ganix Guenagak.  Han, Eibar BHI-ko Guraso Elkarteak jasoko du, Nerea Atxa Presidentea eta Idoia Argoitia Idazkariaren eskutik; Guraso Elkarteak epaitegi zaharreraino (Bittor Sarasketa) eramango du lekukoa.

Hor duzue aukera paregabea, lau haizetara ohikatu dezagun Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula! Eta egin klika!

Korrika

 

Datorren ikasturteko ikasleek Isasi bisitatu dute

Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren ikasleek eta horien gurasoek Isasiko zentroa bisitatzen jardun dute urtarrileko azkeneko egunetan. Datorren urtean DBHko 1go maila bertan egingo dutenez, ikastetxearen nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, bai irakasleen eta baita bertoko ikasleen laguntzarekin ere. Nor hobeto bertako ikasleak baino Isasiko gorabeherak azaltzeko! Jangela, teknologia-gela, sukaldea, jolastokia… Jakinmina asetzeko moduko bisita gidatuaz gozatu zuten.

A1-51437544.jpg

Eibar BHI ikastetxeko Guraso Elkarteko Zuzendaritza berria martxan

Joan den irailean egindako Batzar Nagusian hasi zen ofizialki lanean Eibar BHIko Guraso Elkartearen Zuzendaritza berria. Nerea Atxa (presidentea), Eli Balerdi (idazkaria), Cristina Martinikorena (diruzaina) eta Garikoitz Araolaza, Idoia Arriola, Izaskun Maza, Kristina Iraolagoitia, Miren Irazola, Estefania Ramos, Amalia Etxaluze, Aitor Amuategi, Jon de Castro eta Maider Aranberri (bokalak) dira zuzendaritza-talde berriaren kideak.

Berritasunak ez dira gutxi, eta erronkak ere ez dira makalak, baina Guraso Elkartea osatzen dugunok lanerako prest eta gogotsu gaude. Datozen ikasturteak oso garrantzitsuak izango dira gure seme-alabentzat, lan mardula dugu aurrean, baina aukera bikaina ere bada etorkizunari begira, gauzak ahalik eta hobeen egiteko.

eibar-bhi-logo-3