Datorren larunbatean, apirilaren 13an, pasatuko da Korrika Eibartik, eta herriko beste eragile, erakunde eta norbanako askok bezala, Eibar BHI ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak ere bat egingo dute euskararen aldeko jai handiarekin.
Arratsaldeko 15:15 inguru ailegatuko da Eibarrera Azitaindik. Eibar BHI-k Orbea kiroldegi parean hartuko du lekukoa eta Urkizuko Eroskiraino eramango dute 4 ikaslek: DBH-4ko Maddi Tejada eta Irune Moyak, DBH-2ko Mohamed Touimik eta DBH-1eko Ganix Guenagak. Han, Eibar BHI-ko Guraso Elkarteak jasoko du, Nerea Atxa Presidentea eta Idoia Argoitia Idazkariaren eskutik; Guraso Elkarteak epaitegi zaharreraino (Bittor Sarasketa) eramango du lekukoa.
Hor duzue aukera paregabea, lau haizetara ohikatu dezagun Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula! Eta egin klika!