Batxilergo artistikoko ikasleak Bilbon

Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu dute Batxilergo artistikoko 2. mailako ikasleek. Ignacio Zuloagaren lanetatik bisita gidatua egiteaz gainera, Zubiaurre anaien argazkiak eta Kirmen Uriberen eskutik antolatutako ABC erakusketak ere bertatik bertara ikusteko aukera izan dute.

Arte Ederren Museoa1Arte Ederren Museoa2Arte Ederren Museoa3

Ikasturte hasiera eta kuota garaia

2019-20 ikasturtea hasi da eta Guraso Elkarteko kuota ordaintzeko garaia iritsi da. Kuota honi esker, gurasook hainbat ekintzetarako laguntza ekonomikoa ematen diogu zentroari, hala nola: erantzukizun zibilaren aseurua, txangoetarako laguntzak (ludiko eta didaktikoak), eskolaz kanpoko ekintzak,…

Kuotaren zenbatekoa:

  • 40€ seme-alaba batengatik
  • 25€ bigarren seme-alabarengatik
  • Dohan hirugarrenetik aurrerakoak

Kuota CAJA RURAL DE NAVARRA banketxean egin behar duzu eta ordainketaren agiria seme-alabak tutoreari entregatu beharko dio irailaren 28-rako.

Diru sarrera egiteko kontu korrontea:

ES69 3008 0171 6138 4333 5922

Kontzeptuan, mesedez, ikaslearen izen-abizena eta gela agertzea eskatzen dizugu.

Bestalde, harremanak errazteko, zure helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere ematea edo eguneratzea eskatzen dizugu. Horretarako nahi baduzu eskolatik jasotako papera bete edo bestela bete datu-orri hau.

*Gogoratu udaletxean eskolaz kanpoko jarduerak egiteko eta Guraso Elkarteko kuota ordaintzeko diru laguntza jaso ahal duzuela. Eskabidea egiteko epea urriak 18 arte zabalik.

 


Inicio del curso y el momento de la cuota

Ha comenzado el curso 2019-20 y ha llegado el momento de abonar la cuota de la Asociación de Padres.

Gracias a esta cuota las familias aportamos ayuda económica a varias actividades del centro, como por ejemplo: seguro de responsabilidad civil, ayudas para excursiones (lúdicas y didácticas), actividades extraescolares…

La cantidad a abonar es la siguiente:
– 40€ por el primer@ hij@
– 25€ por el segund@
– Gratis a partir del tercer@

La cuota correspondiente la debéis ingresar en la CAJA RURAL DE NAVARRA y vuestr@s hij@s entregarán el justificante al tutor@ antes del 28 de septiembre.

El número de cuenta es:

ES69 3008 0171 6138 4333 5922

Por favor, no olvidéis poner el nombre y el apellido de vuestr@ hij@ y su clase en el concepto.

Por otro lado, os agradeceríamos que también nos indicarais vuestra dirección de correo electrónico y número de teléfono para facilitar la comunicación. Para ello hemos preparado este formulario a rellenar o si preferís entregad el papel que han traido los alumnos a casa.

*El ayuntamiento ofrece ayudas para pagar las actividades extraescolares y la Asociación de Madres/Padres. Plazo abierto hasta el 18 de octubre.

 

Ikasliburu trukaketa – Intercambio de libros de texto

3. eta 4. mailako DBH eta Batxillergo 1. eta 2. erabilitako liburuen truke/salerosketa erraztea pentsatu dugu Guraso Elkartetik. Horretarako 3 bide aurrikusten ditugu:

  • Liburu trukea: bata beste batengatik
  • Liburu salmenta (10 eurotan): liburuak ez dira berreskuratzen
  • Liburu mailegua (5 eurotan): kurtsoa amaituta liburuak berreskuratzen dira

Horretarako datorren hileko lehen astelehenean, uztailak 1ean, Jardiñetako institutoko patioan elkartuko gara 18:30tan.

Beharrezko ikasliburuen informazioa hemen duzue


Desde la AMPA hemos pensado realizar un intercambio/venta de libros de segunda mano de 3º y 4º de la ESO, y de 1º y 2º Bachillerato. Hemos previsto 3 posibilidades:

  • Intercambio de libros: intercambio de unos por otros
  • Venta de libros (a 10 euros): no se recuperarán los libros
  • Préstamo de libros (a 5 euros): una vez acabado el curso, se recuperan los libros

Con tal fin, nos reuniremos el primer lunes del mes que viene, 1 de julio, a las 18:30 en el patio del instituto de Jardiñeta.

Tenéis la información de los libros de textos necesarios aquí

Eskola Publikoaren jaia ospatuko da igandean Errenterian

Datorren igandean, ekainak 2, 28. Euskal Eskola publikoaren jaia hartuko du Errenteriak, “Makina bat taupada” goiburu hartuta. Egitaraua sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da goizeko 11:00etatik aurrera: tailerrak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, musika-ikuskizunak, txotxongiloak…

Kartela 2

Egitarau osoa ondoko lotura honetan duzue.

Eskola Publikoaren Jaia 2019 egitaraua

Eibar BHI-k bat egingo du Korrikarekin

Datorren larunbatean, apirilaren 13an, pasatuko da Korrika Eibartik, eta herriko beste eragile, erakunde eta norbanako askok bezala, Eibar BHI ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak ere bat egingo dute euskararen aldeko jai handiarekin.

Arratsaldeko 15:15 inguru ailegatuko da Eibarrera Azitaindik. Eibar BHI-k Orbea kiroldegi parean hartuko du lekukoa eta Urkizuko Eroskiraino eramango dute 4 ikaslek: DBH-4ko Maddi Tejada eta Irune Moyak, DBH-2ko Mohamed Touimik eta DBH-1eko Ganix Guenagak.  Han, Eibar BHI-ko Guraso Elkarteak jasoko du, Nerea Atxa Presidentea eta Idoia Argoitia Idazkariaren eskutik; Guraso Elkarteak epaitegi zaharreraino (Bittor Sarasketa) eramango du lekukoa.

Hor duzue aukera paregabea, lau haizetara ohikatu dezagun Eibarren ere euskaraz bizi nahi dugula! Eta egin klika!

Korrika

 

Datorren ikasturteko ikasleek Isasi bisitatu dute

Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren ikasleek eta horien gurasoek Isasiko zentroa bisitatzen jardun dute urtarrileko azkeneko egunetan. Datorren urtean DBHko 1go maila bertan egingo dutenez, ikastetxearen nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, bai irakasleen eta baita bertoko ikasleen laguntzarekin ere. Nor hobeto bertako ikasleak baino Isasiko gorabeherak azaltzeko! Jangela, teknologia-gela, sukaldea, jolastokia… Jakinmina asetzeko moduko bisita gidatuaz gozatu zuten.

A1-51437544.jpg

Eibar BHI ikastetxeko Guraso Elkarteko Zuzendaritza berria martxan

Joan den irailean egindako Batzar Nagusian hasi zen ofizialki lanean Eibar BHIko Guraso Elkartearen Zuzendaritza berria. Nerea Atxa (presidentea), Eli Balerdi (idazkaria), Cristina Martinikorena (diruzaina) eta Garikoitz Araolaza, Idoia Arriola, Izaskun Maza, Kristina Iraolagoitia, Miren Irazola, Estefania Ramos, Amalia Etxaluze, Aitor Amuategi, Jon de Castro eta Maider Aranberri (bokalak) dira zuzendaritza-talde berriaren kideak.

Berritasunak ez dira gutxi, eta erronkak ere ez dira makalak, baina Guraso Elkartea osatzen dugunok lanerako prest eta gogotsu gaude. Datozen ikasturteak oso garrantzitsuak izango dira gure seme-alabentzat, lan mardula dugu aurrean, baina aukera bikaina ere bada etorkizunari begira, gauzak ahalik eta hobeen egiteko.

eibar-bhi-logo-3